Arrain Azoka
2018/05/18 - 2018/05/20
Bermeo
Bizkaia
Bermeo
AIPAMENAK

Maiatzaren 18tik 20ra bitartera, Bermeko Arrain azoka ospatuko da. Lamera parkea izango da jaiaren erdigunea eta, urtero legez, 30 erakusketari inguru elkartuko dira bertan itsasoarekin loturiko euren produktuak saltzeko.

Bertara gerturatzen direnek arrain mota desberdinak erosteko aukera izango dute: kontserbak, arrain izoztua, arrain ketua eta aurrez prestatutako arraina, itsaskia...  Baina jaia ez da merkatura mugatuko eta jarduera egitarau zabala izango da, arreta berezia jarriz urtero banatzen den Hegaluzea Sarian.

1994. urtetik egiten den Bermeoko Arrain Azoka lehenengoa da Euskal Herrian eta gaur egun ere mota horretako azoken artean garrantzitsuenetarikoa da.

KOKAPENA
Lamera
Bermeo
Bizkaia