Arraun The Basque's World lehiaketa
2020/06/20 - 2020/09/20
Gasteiz
Araba
Lehiaketa_arraun
AIPAMENAK

Arraun The Basque's World udako argazki-hizki lehiaketaren seigarren edizioa abian da. Arduradunek, pandemia dela-eta, aurten Euskal Herriko inguruetara ekarri dute norgehiagoka; hain zuzen ere, horrexegatik aldatu dute izena ere: lehen Gasteiztarrak Arraun The World zen. Beraz, aurtengo proposamena da udan Euskal Herrian zehar eginiko argazki eta hitzen bitartez gure herria nolakoa den kontatzea.

Lehiaketa ekainaren 20tik irailaren 20ra bitartean egongo da zabalik. Bost irudiz osatutako argazki-sorta aurkeztu behar da lau gairen inguruan, eta, atxikita,  argazkiek islatzen dutenaren azalpen laburra.

18 urtetik gorakoek har dezakete parte eta lanak bidali behar dira oihaneder@oihaneder.eus helbidera.

KOKAPENA
Calle Fray Zacarías Martínez, 2, 01001
Oihaneder etxea
Gasteiz
Araba