Arriolako XXIX Jazz Blues jaialdia
2018/11/08 - 2018/11/18
Elorrio
Bizkaia
Blues
AIPAMENAK

Azaroaren 8tik 18ra bitartean Arriolako XXIX Jazz Blues jaialdia ospatuko da. Lehenengo saioan, Durangoko talde bat izango da protagonista: Nevadah.

Azaroaren 9an, jazz doinuak jarriko ditu Dani Pozo 4tet-ek eta 10ean, blues-aren txanda izango da Lonj Blues-en eskutik. Broken Brothers Brass Band punk, jazz, gospel, rap eta jazz estiloak jorratzen duen taldeak emanaldia eskainiko du azaroaren 11n, gaztetxean; eta 15ean, The Cherry Boppers talde bilbotarra entzuteko aukera egongo da. Jazza izango da azaroaren 16ko kontzertuaren protagonista, Ángel Unzu Cuarteto Eléctrico taldearen eskutik. Azkenengo bi emanaldietan blues entzun ahal izango da: azaroaren 17an, Hector Watt-ekin; eta 18an, Tabacco Road-ekin.

KOKAPENA
Elizburu Kalea, 3
Arriola antzokia + Gaztetxea + Portalekua
Elorrio
Bizkaia
OSAGARRIAK