Artez Blai arte eszenikoen ikerketa saria
2019/05/27 - 2019/09/29
Bilbo
Bizkaia
Artez
AIPAMENAK

Artez Blai kultur elkarteak Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa sariaren 12. ediziorako deialdia egin du, arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzeko asmoz, eta irailaren 29ra arte ireki du lanak aurkezteko epea.

Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera, mezuan ‘Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Ikerketa Saria’ aipatuz.

Edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edo doktoretza tesiak aurkeztuz, betiere arte eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako antzerkia, dantza bere espresio bide zabalena aintzat hartuz, zirkoa, magia eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke.

Egileek nahi adina testu aurkez ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak. Euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromisorik gabeak izan behar dira lanak.  Irabazten duen lana Artezblai argitaletxearen ‘Teoria eta Praktika’ bilduman argitaratuko da.

KOKAPENA
Arechaga Kalea, 8
Artez Blai kultur elkartea
Bilbo
Bizkaia
OSAGARRIAK