Artformers Talk Program topaketa
2019/12/20

10:00-18:30.

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: San Telmo
Artformers
AIPAMENAK

Artformers Talk Program topaketak hainbat hitzaldi eskainiko ditu kultur sektoreko eta berrikuntza digitaleko protagonisten eskutik, artearen eta kultura garaikidearen profesionalei zuzenduta.

Ekimena, Asmoz fundazioak antolatuta, abenduaren 20an egingo da Donostiako San Telmo museoan.

Maite Alonsok koordinatuta, topaketak Gipuzkoako artista eta kultur-eragileen profesionalizazioa ahalbidetzea bilatzen du, arte garaikidea irisgarria ez den segmentuetara iristeaz eta Gipuzkoako artista gazteak susatzeaz gain.

Goizeko 10:00etan izango da aurkezpena Juan Iceta Yurrita eta Maite Alonsoren eskutik. Ondoren, ‘APP Second Canvas’ (10:20), ‘Euskal Herriko artistak saretzeko plataformen inguruko hausnarketak’ (12:00), ‘Bombon Projects’ (16:20) eta Bernat Daviu, Sahatsa Jauregi, Blanca Ortiga, Joana Roda, Jon Uriarte, Irati Urrestarazu eta Maite Alonsoren elkarrizketa (17:30) egingo dira.

ORDUA

10:00-18:30.

KOKAPENA
Plaza Zuloaga, 1
San Telmo Museoa
Donostia
Gipuzkoa