‘Asier Errasti’ Eibarko film laburren jaialdia
2019/11/04 - 2019/11/09
Eibar
Gipuzkoa
Asiererrasti
AIPAMENAK

Azaroaren 4an abiatuko da ‘Asier Errasti’ Eibarko film laburren jaialdia. 171 film labur jaso dira lehiakaten parte hartzeko, gai sozialak protagonista nagusiak izanik: genero indarkeria, zahartzaroaren ondorioak, haurren begirada eta bidegabekeria soziala.

Aukeratutako lanen proiekzioa azaroaren 4tik 8ra bitartera egingo da, Coliseo Antzokian 20:00etatik aurrera.

Azkenik, azaroaren 9an, Coliseo Antzokiak gala berezi bat hartuko du, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan, aste osoan zehar ikusi ahal izango diren film labur guztiak ikusiko dituzte berriz, eta sari banaketa egingo da. Gainera, Asier Errastiri omenaldi berezia egingo diote, dokumental labur baten emanaldiarekin.

KOKAPENA
Merkatu Kalea, 2
Coliseo Antzokia
Eibar
Gipuzkoa
OSAGARRIAK