Askatasunaren Eguna
2019/08/15

12:00.

Pasaia
Gipuzkoa
Autodeterminazioa
AIPAMENAK

Abuztuaren 15ean Askatasunaren Eguna izango da Pasaia Donibanen, Orreaga taldeak antolatuta, goizeko 12:00etatik aurrera.

Antolatzaileek azaldu dute autodeterminazioa ezin dela erreferendum baten bitartez lortu, «herri batek existitzeagatik bakarrik duen berezko eskubide» bezala ulertzen baitute.

Autodeterminazio eskubidea «denen artean lehena» dela adierazi dute, «askatasuna galtzen denean, gainerako guztia galtzen delako».

«Oinarrizko eskubideak ezin dira bozkatu, ezin dira negoziatu, ezin dira eskatu», gehitu dute. «Oinarrizko eskubideak, edo konkulkatzen dira, edo gauzatu egiten dira, kito».

ORDUA

12:00.

KOKAPENA
Pasaia
Gipuzkoa
LOTURAK