Asparrenako Ihauteriak: Andoin, Egino eta Ilarduia
2020/02/15
Andoin, Egino eta Ilarduia
Araba
Asparrena
AIPAMENAK

2007an, hainbat urtez ikerketak egin ostean, pertsona talde gogotsu batek Ilarduia, Egino eta Andoineko Inauteri zaharrak berreskuratu zituen: lurralde horretan kokatutako hiru herrixka txiki. Gerra zibilaren aurretik inauteri horiek independenteak ziren. Dena den, ekintza eta pertsonaien aldetik oso antzekoak ziren eta, horrek bultzatuta elkarrekin ospatzeko grina sortu zen.

Beraz, aurten ere Asparrena udalerriko Ihauteriak Andoin, Egino eta Ilarduia elkartuko ditu ospakizun berean: ihauterietan.

Ilarduian hasten da ibilbidea; segidan, Eginora jarraitzen du eta Andoin-era iristen da azkenik. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan Lastozko gizona ateratzen dute asto gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da. Txokolate beroa hartu eta Lastozko Gizona bi mozorrok bultzatutako gurdi baten gainean jartzen da. Ibilbidea Andoin-en bukatzen da, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.

KOKAPENA
Andoin, Egino eta Ilarduia
Araba