Aste politiko kulturala 7 Katu gaztetxean
2019/11/04 - 2019/11/10
Bilbo
Bizkaia
Aste
AIPAMENAK

Aste politiko kulturala egingo dute azaroaren 4tik 10era bitartera 7 Katu gaztetxean. Mahainguruak, olinpiadak, kortoak, gastronomia txapelketa, mendi martxa eta hitzaldiak egongo dira aste osoan zehar.

Astea ‘Gazte antolakundea belaunaldiz belaunaldi aztertuz’ hitzaldiarekin hasiko da. Azaroaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, ‘Gazteak eta jokoa. Zer dago apustu etxeen aurrean?’ hitzaldia egongo da. 6an, asteazkenez, ‘LGTB eta antikapitalismo’ hitzaldia eskainiko du Harrok, Euskal Herriko TransMariBiBollo plataformak; eta 7an, olinpiadak egingo dituzte.

Asteburua ekintzaz beterik ailegatiko da. Azaroak 8, ‘Homoamak’, ‘Sn más’ eta ‘Bocakalle’ kortoak proiektatuko dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera eta ondoren eztabaida egingo da.

9an, Gastronomia Txapelketarekin hasiko da eguna. Arroza izango da osagai nagusia, eta originaltasuna, zaporea, sormena eta talde giroa baloratuko da. Arratsaldez Ezpatadantza diskaren aurkeztuko da, eta ondoren Zazkel + Aizkorak Zorroztu eta The Mia Wallage Band taldeen kontzertuak egongo dira.

Astea mendi martxarekin bukatuko da. Pagasarrira egingo da ibilaldia, goizeko 10:30ean hasita.

KOKAPENA
Ronda Kalea
7 Katu gaztetxea
Bilbo
Bizkaia