Astotxo Eguna
2019/01/13
Lazkao
Gipuzkoa
Astotxo
AIPAMENAK

Urtez urte, Errege egunaren ondorengo igandean, Lazkaon familia santuaren Egiptorako ihesaldia irudikatzen da ‘Astotxo Eguna’ izeneko jai egunean.

Kasu honetan, urtarrilaren 13an ospatuko da jaia. Asto dianarekin hasiko da jaieguna eta gero, egun guztian zehar, hamaika ekitaldi izango dira: Meza nagusia, asto lehiaketa, asto-gurdi ibiltariak, salda beroa, trikitilariak, txistulariak...

Astoaren eguna oso sustraitua dagoen ohitura da hau, izan ere, ia urtero ospatu da 1652az geroztik. Bertan, berrehun bat gaztek hartzen dute parte.

KOKAPENA
Lazkao
Gipuzkoa