Perseidak ikusteko hitzorduak
2018/08/01 - 2018/08/31
Donostia
Gipuzkoa
Perseidak
AIPAMENAK

Abuztuan zehar astronomiaren inguruko ekintza desberdinak izango dira Eureka! Zientzia Museoan. Bestalde, Perseidak ikusteko irteerak antolatu dituzte Aranzadi Zientzia Ekarteak eta Iruñeako planetarioak.

Eureka! Zientzia Museoan antolatu diren ekintzak hauek dira:

Abuztuaren 17an, 21:30ean, behatoki astronomikoa zabalduko da eta bisita gidatuak egingo dira zeruko objektu desberdinak teleskopioz eta prismatikoz behatzeko.

Gainera, Pertseiden meteoroak uztailaren 24tik abuztuaren 22ra arte ikus daitezke, baina izar-euri horren jarduera handieneko unea abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gaua izatea espero da, 60 meteoro inguru orduko izango baitira, eta jarduera handieneko unean eta behaketa-baldintzarik onenetan 100 meteoro orduko ikusi ahal izango dira.

Horren harira, Planetariora hurbiltzen diren bisitariei fenomeno honen azalpena emango zaie 2D-ko saio guztietan abuztuaren 1etik 12ra bitartera. Saioaren bukarean izar-euri honen simulazio bat egingo da Planetarioan eta Pertseiden kopurua asmatzen dutenen artean urte baterako familia lagun-txartela zozketatuko da.

Donostiako museko ekintzaz gainera,  abuztuaren 11n, Arantzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Perseidak ikusteko autobus bat antolatu du Nafarroako Iso herrira. Irteera, elkartearen Zorroagako egoitzatik izango da, 20:00tan. Interesatuta dagoenak aurrez izena eman beharko du, Aranzadiko web orrian Bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.

Egun berean, abuztuaren 11n, Iruñeako Planetarioak beste autobus bat antolatu du Perseidak ikusteko. Kasu honetan, bidaia Artajona herrira izango da. Autobusaren irteera: 20:30ean Planetariotik. Autobusaren eserleku erreserbatzeko Planetarioko web orrian edo leihatilan egin daiteke. Prezioa: 10 euro.

KOKAPENA
Mikeletegi Pasealekua, 43
Eureka! Zientzia Museoa
Donostia
Gipuzkoa