Atorrak eta Lamiak
2018/02/11
Mundaka
Bizkaia
Atorrak
AIPAMENAK

Mundakako Inauteriek Atorrak eta Lamiak izango dituzte beste behin ere protagonista. Txuri eta beltza izango dira Inauterietan zehar gehien ikusiko diren koloreak, Atorren txuria eta Lamien beltza, hain zuzen ere.

Herriko bizilagunek kalera aterako dira Inauterien egun handian tradizio bilakatu den desfilea burutzeko. Atorrek hasiko dute ibilbidea eguerdi aldera, ibilbide musikatua eginez. Ehundaka abesti osatzen dute euren errepertorioa. Haien ondoan lamiak joango dira, beltzen jantzita eta hain esanguratsua den peluka txuria eramanez.

KOKAPENA
Zenbait kaletan
Mundaka
Bizkaia