Audience + Borrokan
2014/04/12

21.00

Gasteiz
Araba
ETIKETAK: Audience Borrokan
Audience2014_copy2
AIPAMENAK

Audience taldeak 'Nig Affaire' (Bidehuts) diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Kontzertua Borrokan taldeak zabalduko du, hauek ere, disko berriarekin.

Audience
Gernikako taldeak ibilbide luzea du bizkar gainean. XX. mende bukaeran sortua, indie deritzon mantopean kokatu zuten taldea adituek eta Bilbo Hiria ospetsuan hainbat sari eskuratzeaz gain, nazioarteko jaialdi handietan parte hartu zuten. 2003an 'Second handed' bigarren diskoa kaleratu ostean urteetan isilik egon ziren, baina 2007an 'Trying wing on roots' diskoarekin rockaren sustraietara egin zuten. 2009an, taldearen 10. urteurrenean, 'A shake in calm water' alt-country maisu-lana kaleratu zuten Bidehutsekin; eta telebista zein zinemarako soinu bandak egiteari ekin zioten, tartean 'Amerikanuak' dokumentalarena. 2013a ere oso emankorra izan da taldearentzat: 'Mistress games' EPaz gain, 'Big affair' disko luzea ere kaleratu dute, sustraietako musika, sonoritate puruak eta itzelezko melodiak batuta. 

Borrokan
Garai batez lasaitasunerako, musika lantzeko eta estudioan sartzeko tartea hartu ondotik, Zuak lana argitaratzera datozkigu berriz ere (autoekoizpena, 2014), ArtoArtian katalogoaren bidez eskuratu daitekeena. Musika ulertzeko modu bat, xehetasunak zainduz eta patxadaz landua, zuzenean aurkezteko orduan, are eta indartsuagoa.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Sarrera: 14 euro

ORDUA

21.00

KOKAPENA
Coronacion Virgen Blanca
Jimmy Jazz aretoa
Gasteiz
Araba