Augustin Zubikarai XVI Saria
2016/06/06 - 2016/09/30
Ondarroa
Bizkaia
Libros
AIPAMENAK

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko Augustin Zubikarai sariaren 16. deialdia egin dute. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen.

Deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak, eta beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.

Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu, posta elektronikoz atxikitako dokumentuetan: landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2.000-6.000 karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz; idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

Proiektuak irailaren 30a arte bidal daitezke mrey@ondarroakoudala.net helbide elektronikora. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen.

KOKAPENA
Ondarroa
Bizkaia