Azken Muga jaialdia
2019/07/25 - 2019/09/30
Tolosa
Gipuzkoa
Dantza-film
AIPAMENAK

Azken Muga jaialdia uztailaren 25etik irailaren 22ra bitartean egingo da Bedaio eta Azkarate inguruetako basoetan, kultur ekitaldi ezberdinekin.

Jaialdiaren inaugurazioa hilaren 25ean egingo da, txondor piztea, basoko erakusketa, txorimaloen erakusketa, bertsoak, pintxoak eta performanzea bezalako ekintzekin.

Horrez gain, honako ekitaldi hauek aurki daitezke aurtengo egitarauan: Radio Evolucion taldearen kontzertua (abuztuak 2); Eskultoreen II. Topagunea (6an); Azken Muga kantuz (10ean); ‘Dantza’ filma eta Telmo Esnalen hitzaldia (16an); Zumetaren murala umeekin (25ean); bertso eguna (irailaren 14ean) eta Et Incarnatus orkestraren kontzertua (21ean) besteak beste.

KOKAPENA
Bedaio eta Azkarate
Tolosa
Gipuzkoa