Azken Muga proiektua
2016/09/17 - 2016/09/24
Azkarate
Nafarroa
P_copia
AIPAMENAK

Azken muga proiektuaren barruan, Aralarreko bi aldeetako jendea uztartzeko jaiotako proiektua, irailaren 17tik 24ra ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte.

Irailak 17, larunbata, Zaraten 11:00etatik aurrera Argazki erakusketaren inaugurazioa Zaratetxean eta mikelete etxeen hondakinetara bisita. 11:30etan Alfredo Moraza Aranzadiko historialariaren hitzaldia eta inguruko adinekoen testigantzak gai historiko honi buruz izango dira.

Irailak 18, igandea, Bertso Eguna ospatuko dute. 16:30etatik aurrera Unai Mendizabal, Mikel Artola, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Iñigo Gorostarzu, Julio Soto eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira.Goizean zehar ere ekimen ezberdinak izango dira eta baita ere bazkari herrikoia.

Irailak 24, larunbata, Udazkeneko ekinozio kontzertua izango da Aralarren. Et incarnatus Orkestra Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin eta ondorengo gonbidatu hauekin: Bixente Martinez gitarra eta Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe eta Lucia Gomezen ahotsak, Migel Zeberioren zuzendaritzapean.

KOKAPENA
Aralar
Azkarate
Nafarroa