Azken Sustraiak, Goierritik agertokietara

Data

23.03.24 - 23.03.24

Lekua

Bizkaia - Larrabetzu

Azken Sustraiak taldeko egungo kideak
Azken Sustraiak taldeko egungo kideak (Aingeru Bidaurreta)

Azken Sustraiak taldeak disko berria kaleratu du egunotan, eta kantu berriekin batera kontzertu bira antolatu du ‘Goierri’ diskoa zuzenean aurkezteko. Martxoaren 24ko gauean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean ariko da banda, eta 25ean, berriz, Legazpiko gaztetxean. Larrabetzuko emanaldia Sofokaos talde nafarrak zabalduko du gaueko 22.00 aldera. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira emanaldia hasi baino lehen Hori Bai gaztetxearen atean. Langileek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Langabetuek, berriz, 6 euro.

Sorterritik

‘Goierri’ izena darama Azken Sustraiak taldearen estudioko azken emaitzak. Musikalki aurreko diskoetako soinuan sakondu du taldeak, punk rock eta rock and roll kantuak nagusituz sorkuntza berrietan. Bide horretan gitarren presentzia handia da kantuetan, base erritmiko indartsu eta ahots zorrotz zein melodikoaz. Estudioko laugarren lanean hamar kantu biltzen dira, guztiak taldeak sortuak eta Iruñeko Sound of Sirens estudioetan grabatuak Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Lana digipack erako CDan eta binilo dotorean argitaratu da, eta sarean ere entzun daiteke ohiko plataforma digitaletan. Larrabetzun aritu ondoren, Legazpin, Lazkaon, Atarrabian, Arrasaten, Oteizan, Amurrion, Coreran (Errioxan) eta Donostian ariko da taldea.

Sofokaos

Larrabetzuko emanaldia Sofokaos talde nafarrak zabalduko du. Antsoaingo bandak ‘Errealitatearen beste aurpegia’ lana aurkeztuko du emanaldi honetan. Musikalki punk rocka eta oi! giroak nagusi dira taldearen doinuetan eta ia hamarkada bat daramate agertokietan.

Kokapena

Hori Bai gaztetxea
Hori Bai gaztetxea
Larrabetzu. Bizkaia

Loturak