Azpeitiako Saninaziyuek
2015/07/24 - 2015/08/02
Azpeitia
Gipuzkoa
Azpeitiakojaiak
AIPAMENAK

Uztailaren 24tik abuztuaren 2ra bitartean Azpeitiako Saninaziyuek ospatuko dira. Egitarau oparoa izango da herrian, ekitaldiz beterik. Txupinazoarekin Azpeitia pizteko ardura Ikastolak izango du aurten, 50 urte bete dituelako herriko haur eta gazteei euskaraz irakasten. Suziaria 30ean botako da, San Inazio bezperan, eguerdiko 12:00etan. Ondoren, Azpeitiko musika bandak, Izarraitz Txistulari taldeak, Biasteriko dultzaineroek eta erraldoi-buruhandiek kalejira hasiko dute.

Egun handia 31 izango da: prozesioa, zezenketa, entzierroa, bazkaria eta Anje Duhalderen kontzertua, besteak beste.

Dena den, aurreko egunetan ere ekintza ugari izango dira. Marea arroxaren indarraz, preso, iheslari eta euskal deportatuak etxeratzearen aldeko ekimena 24an ospatuko da, 19:00etan. 25a, larunbata, Baserritarren Eguna izango da eta 26a, Umeen Eguna.

KOKAPENA
Azpeitia
Gipuzkoa