Aztarnak ipuin laburren lehiaketa
2019/05/16 - 2019/06/22
Donostia
Gipuzkoa
Aztarnak
AIPAMENAK

55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ipuin laburren Aztarnak III. lehiaketan parte hartzeko aukera ekainaren 22ra arte egongo da zabalik.

Aztarnak Donostiako Udaleko Ongizate Sailaren Plus 55 zerbitzuaren eta Donostia Kulturako Ernest Lluch kultur etxearen egitasmoa da. Literaturaren eta artearen eremuan adinekoen ikusgarritasuna sustatzea du helburu.

Lanak, bai euskarazkoak bai gaztelaniazkoak, originalak eta argitaragabekoak izan behar dira. Hautatutako lanak bilduma batean argitaratuko dira. Epaimahaia literatur ospe aitortua duten pertsonek eta erakundeetako eta Plus 55 programako ordezkariek osatuko dute.

Sari banaketa eta bildumaren aurkezpena azaroaren amaieran egingo den jarduera publiko eta instituzional batean egingo dira.

KOKAPENA
Donostia
Gipuzkoa