‘AztiHitza’ ikuskizuna
2019/05/09 - 2019/06/14
Bera eta besteak
Nafarroa, Lapurdi...
Aztihitza-xahoren-bidaia-2019b
AIPAMENAK

Asiskoren ‘AztiHitza’ ikuskizuna biran izango da Euskal Herritik zehar maiatza eta ekainean. Xahoren ibilbidea jarraituko dute herriz herriko emanaldiek.

Xahok 1835ean egindako ibilbidea du ardatz Asiskoren eleberri grafikoak, eta berau oinarri hartuta, ‘AztiHitza’ ikuskizuna prestatu dute, hainbat artistaren laguntzaz. Solasaldi marraztua eskainiko du Asiskok, antzerkia Antxok, Axerik eta Oihanartek, eta kantaldia Ihitzek eta Xan Mitxelek.

Lehendabiziko hitzordua Beran izanen da maiatzaren 9an, eta ondoren Goizuetan, 17an; Uitzin, 24an; Senpereko Oihanean, 29an; eta Saran, 31n, izango dira. Gainera, ekainaren 6an Leitzan eta 14an Ezkurran izango da ikuskizuna ikusteko aukera.

KOKAPENA
Bera eta besteak
Nafarroa, Lapurdi...