BAD antzerki eta dantza jaialdia
2020/10/15 - 2020/10/27
Bilbo
Bizkaia
Bad
AIPAMENAK

BAD (Bilbao Antzerkia Dantza) jaialdiaren 22. edizioa egingo da urriaren 15etik 27ra. Guztira, 19 konpainiak parte hartuko dute, horietako 13 Euskal Herrikoak, eta hiriko sei aretotan ariko dira: Bilborock, Campos antzokiko Kupula aretoa, Harrobia, Berreginen museoa eta La Fundicion.

Hitzordua urriaren 15ean hasiko da, Campos antzokian. Kupula aretoan, bi euskal talderen lanak izango dira: lehenik, Larutan Danza taldeak ‘Taito - Ku’ aurkeztuko du, Maria Andres koreografoarena, 19.30ean; eta, ondoren, Artedramak ‘Zaldi Urdina’ obra taularatuko du.



BADen edizio berrian erabateko bost estreinaldi izango dira: Macarena Recuerda Sheperd-en ‘The watching machine’; La Cocina / Mama Crea-ren ‘La maniobra Heimlich. Vomitando los 80’; Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxagaren ‘Leiho zikin, zeru garbi’; Input Dantzaren ‘Imperfectas’ eta Benetan Be taldearen ‘Porno vs Afrodita’.



Gainera, zazpi obra lehen aldiz ikusiko dira Euskal Herrian: cabosanroque-ren ‘No me hace brossa’; Emilio Rivas / La Ofrenda-ren ‘Los años de la felicidad’; As Marias-en ‘Las 2 en punto’; Julian Pacomio eta Angela Millano-ren Psycho’; Oligor y Microscopia-ren ‘La Melancolía del turista’ eta Ripley-ren ‘Catástrofe’ eta Barbara-ren ‘Várvara’.



Antolatzaileek nabarmendu dutenez, jaialdiak «tokiko talentuaren alde egindako apustu sendoaren erakusgarri» da aurtengo egitaraua. Aipatutakoekin batera, Koldo Arostegui (‘Bobo’), Fábrica de Brujas (‘El ascensor - Igogailua’), Neri(h)ari eta Myriam Perez Cabezon (‘Mutu’) eta Beatriz Churruca (‘Hago carrera’) euskal talde eta artistak ariko dira.



Gainera, urriaren 13tik 23ra, metroaren Santutxuko geltokian (Karmeloko sarbidea), Eva Guerreroren ‘Donde yo empiezo, tú terminas’ argazki erakusketa izango da ikusgai.

KOKAPENA
Calle de Bertendona, 3 bis, 48008
Campos Eliseos antzokia
Bilbo
Bizkaia