BAFFEST, Barakaldoko Argazki Jaialdia
2020/10/01 - 2020/10/31
Barakaldo
Bizkaia
Baffest
AIPAMENAK

COVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta, maiatzetik urrira atzeratu da BAFFEST, Barakaldoko Argazki Jaialdiaren V. Edizioa. Hain zuzen ere, urriaren 1etik 31ra egingo da aurtengo edizioa.

2020ko edizioak partaidetza bikoiztu du. 55 emakume argazkilari aurkeztu dira lehiaketara, eta dagoeneko aukeratu dira 8 finalistak: María Azkarate, Leire Zabaleta, Yone Estivariz, María Sánchez, Eider Moreno, Maied Urrutia, Miren Barrena eta Ana Martín.

Herritar guztiei zuzenduta badago ere, erabateko protagonista emakume argazkilariak dituen formatu handiko hiriko hitzordua da. Bi atal bereiz daitezke: batetik, Euskal Herrian jaio edo bizi diren emakume argazkilariei zuzendutako Euskal Emakume Argazkilari Berrien Txapelketa, eta, bestetik, ‘Sekzio nagusiak’. Gainera, berrikuntza gisa, bosgarren edizioan BAFFEST 2020k webgunea estreinatuko du: www.baffest.eus.

BAFFEST Argazki Jaialdiaren helburua argazkilaritza adierazpen artistiko gisa herritar guztiei hurbiltzea da, herriko eguneroko espazio komunetan jarritako formatu handiko argazkien bitartez. Bere lau edizioetan zehar, 45 emakume argazkilarik erakutsi dituzte euren lanak Jaialdian.

Hauek dira BAFFESTek defendatzen dituen balioak: artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta elkarbizitza.






KOKAPENA
Barakaldo
Bizkaia
LOTURAK