‘Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria’
2018/12/04 - 2019/01/13
Baiona
Lapurdi
Expo_euskara_batua
AIPAMENAK

Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari luzatzen die begirada ‘Baiona 1964: euskara batuaren zedarria’ erakusketak.

Euskaltzaindiak erakusketa honen bitartez gogoratu nahi izan du 1964ko bilkuretan gertatutakoa eta Baionako batzar horietan euskara batuari eginiko ekarpen garrantzitsuak. Gertaera horiek panelen, testigantzen, irudien eta dokumentu originalen bidez aurkeztuko dira Baionako Euskal Museoan urtarrilaren 13ra arte.

Euskaltzaindiak sortzetik beretik hartu zuen hizkera literarioa osatzeko xedea. Euskara batuaren premia areagotu egin zen 60ko hamarkadan. Txillardegik, beste batzuekin batera, bere gain hartu zuen ardura. Finean, lantalde horren emaitzak osatu zuen  euskara batuaren lehen oinarria, eta 1964ko agorrilaren bukaeran aurkeztu zieten Euskal Idazkaritzan bildu ziren Euskal Herri osoko berrogei bat euskaltzaleri.

KOKAPENA
37 Quai des Corsaires
Euskal Museoa
Baiona
Lapurdi
LOTURAK