‘Orain presoak!’ manifestazioak

Data

20.01.11

Lekua

Lapurdi eta Bizkaia - Baiona eta Bilbo

mani

Urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan manifestazioak egingo dira lelo bakarrarekin: «Orain presoak!», Sarek eta Bakegileek antolatuta. Baionakoa 15.00tan abiatuko da Lauga aretotik eta Bilbokoa 17.00etan La Casillatik.

Espainiako Gobernu berriaren eraketa tarteko, 2020ko mobilizazioa esanguratsua izango dela uste dute antolatzaileek. Manifestazioa «bakea, justizia eta bizikidetza ardatz dituen gizartea» lortzeko bidean aurrerapausoa ere izatea nahi dute.

«Milaka izan ginen iaz Bilbon eta Baionan Espainiako zein Frantziako Estatuei espetxe politikaren baitan, bakean eta elkarbizitzan den jendarte baten alde, urratsak eta blokeoa hausteko eskatuz kalera atera ginenak. Mobilizatzen hasi genuen urteak, aste pare bat barru amaituko denak, urrats garrantzitsuak utzi ditu auzi honen baitan. Frantziar Estatuak, gizarte zibilaren bultzada iraunkorrari esker, euskal presoak gerturatu eta batzeko urratsak eman ditu, baita DPS estatutua kentzekoa ere. Honek, kasik, lehen fasearen amaieran kokatu gaitu, baina oraindik helburutik urrun gaude, bereziki, gobernuaren ardurapean den ministerio publikoak duen blokeo eta aldaketa ezaren jarrera dela medio», adierazi dute.

Sare eta Bakegileak plataformako kideek aurreratu dute manifestazioko azken mezua Rosa Rodero ETAko biktimak eta Axun Lasa GALeko biktimak irakurriko dutela. Elkarbizitzari egin nahi dioten ekarpenaren parte izango da amaierako ekitaldia.

Sarek zabaldutako bideoa manifestaziora joateko deia eginez

«Bakegile berriek» urtarrilaren 11ko Baionako manifestazioa sustengatu dute

Kokapena


2 avenue Jean-Rostand
Baiona eta Bilbo. Lapurdi eta Bizkaia

Loturak