Bakioko jaiak
2016/08/26 - 2016/09/03
Bakio
Bizkaia
Sukalki
AIPAMENAK

Jaiegunak izango dira Bakion abuztuaren 26tik irailaren 3ra bitartera, San Agustinen omenez. Lehiaketa gastronomikoak nagusi izango dira egitarauan: 26an, tortilla txapelketa lehiaketa ospatuko da; 27an, sukalki txapelketa famatua; 30ean, tomate lehiaketa; eta 31n, paella lehiaketa.

Kontzertuei dagokionez, Batek daki eta Lehiotikan taldeek emanaldia eskainiko dute 27an. Gainera, Bakioko VII Herri milia lasterketa ospatuko da 29an eta 30an, San Joan Doleztxu egunean, herri azoka izango da frontoian, bertoko sortzaile eta ekoizleekin.

KOKAPENA
Bakio
Bizkaia