Balmasedako Gurutze-bide Biziduna
2019/04/18 - 2019/04/22
Balmaseda
Bizkaia
Balmaseda
AIPAMENAK

Euskal Herriko famatuenetariko bat da, zalantzarik gabe, Balmasedako Aste Santua. Paso-prozesioek eta antzezpenek herriko kaleak beteko dituzte apirilaren 18tik 22ra, batez ere Gurutze-bidearen ikuskizunak.

Ostiral Santuan izaten da eta milaka lagun biltzen dira tradizio hau ikusteko. Balmasedako gune historikoko kaleetan zehar egiten da, gurutziltzaketa eszenaratzen den tokiraino. Ibilbide horretan, bigarren erorikoa eta hirugarrena gertatzen dira, Foru Plazan eta San Severino plazan, hurrenez hurren.

Gurutze-bidean beste ekitaldi hauek ere egiten dira: Jesusi gurutzea eramaten lagundu zion zirenearraren atxiloketa, Veronikarekiko topaketa eta, gero, bigarren erorikoaren ostean, Jerusalemgo emakume errukitsuekiko topaketa. Kristoren kalbarioaren azken egonaldiak 50 metro zabal eta 15 metro altu den agertoki baten gainean egiten dira.  Bertan, Jesusek bere azken hitzak esaten ditu, azken arnasa ematen du, eraitsi egiten dute eta hilobira eramaten dute.

Horretaz gain, Pasoen prozesioa, Ostegun Santuan; eta Azken Afaria, Pilatoren epaiketa, Isiltasunaren prozesioa eta Ehorzketaren prozesioa, Ostiral Santuan; izango dira Aste Santuan zehar.

KOKAPENA
Herriko zenbait kale
Balmaseda
Bizkaia