Banzai! jaialdia Lasan
Data
23.03.18 - 23.03.18
Lekua
Nafarroa-Beherea - Lasa

Martxoaren 18an Banzai! jaialdia ospatuko da Lasan, Nafarroa Beherean. Donibane Garaziko gaztetxeak antolaturiko egun osoko festa da honakoa, non zuzeneko musikak garrantzi handia duen gaua iristen denean. Egitaraua eguerditik hasiko da rikar eta kakauete aperitiboarekin, ondoren herri bazkariari bide emateko. Arrats musikatua Paxkalen eskutik izango da, bertsioak eta kantu ezagunean moldaketa eroekin. Atzarbale txarangak kaleak girotuko ditu, eta dena borobiltzkeo zuzeneko emanaldiak 20.00etatik aurrera. lau izango dira agertokia hartuko duten bandak, eta bide horretan The Pe’Cheels, Dena, Ezpalak eta Aho Zakil Konekxion taldeek osatuko dute gaueko musika menua. Egun osoko bonoak 20 euro balioko ditu eta gaueko kontzertuak 10 euro. Erreserbak Donibane Garaziko gaztetxearen Instagram bidez edo 06 74 41 93 64 zenbakira deituz egin daitezke.
Pe’Cheels
70. hamarraldiko Ameriketako Estatu Batuetako rock kantuen moldaketak jotzen dituen taldea da honakoa. Anhazue herritik datoz eta jaialdiaren antolakuntzaren esanetan ‘mundu mailan egin berri duten kontzertu bira amaitzeko’ izango dira Banzai! jaialdian.
Dena
Ondarroako hirukoak rock eta hardcoretik harago doazen kantuak jorratzen ditu. Gazteak izan arren estudioko hirugarren diskoa kalean dute jada Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik.
Ezpalak
‘Hortz aina hots’ disko berria besapean dutela igoko dira agertokira Ezpalak taldeko kideak. 90. hamarkadako rock alternatiboa sustrai, gitarrak zorroztuko dituzte zuzeneko bizian.
Aho Zakil Konekxion
Banzai! jaialdian aukera ederra izango da Aho Zakil Konekxion taldea zuzenean ikusteko. Xelebrekeria bat bezala hasi zena gorputza hartzen joan da azken urte hauetan guztietan, eta horren emaitza da taldearen estudioko lehen diskoa den ‘Kisulabe’ lana.
EGITRAUA
12:00 : Rikar - kakauet
13:00 : Bazkaria - Paxkalek alaiturik
Arratsaldean Atzarbale Txaranga
20:00 Kontzertuak
- Pe’Cheels
- Dena
- Ezpalak
- Aho Zakil Konekxion
Kokapena
Lasako gela
Lasako gela
Lasa. Nafarroa-Beherea