Baratxintxo Fest egingo da Erronkarin ekainaren 24tik 26ra
Data
22.06.24 - 22.06.26
Lekua
Nafarroa Garaia - Erronkari

Nafarroako Pirinioetako arte eszenikoen jaialdiaren bigarren edizioa egingo da ekainaren 24tik 26ra Erronkariko Udalaren, Goitibera antzerki taldearen eta Baratxinto Kolektiboaren eskutik.
Jaialdiak arte eszenikoen lau ikuskizun iragarri ditu, guztira bost emanaldi euskaraz eta gaztelaniaz. Aretoko antzerkia, kalea antzerkia, poesia errezitaldia eta zirku garaikidea. Horrez gain sei interbentzio artistiko izango ditu espazio publikoan. Hori guztia artisten eta publikoaren arteko topaketez osatuta.
Antzerkiaren alorrari dagokionez, iazkoaz balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. «Jaialdiak harrera ezin hobea izan zuen, klun eta memoria historikoko ikuskizunekin».
Jaialdia pixkanaka haziz doa eta Baratxintxo Fest-aren edizio berri honetan gai hauen bi ikuskizun berri egongo dira. «Ikuskizun horiei errezitaldi poetiko bat eta zirku garaikideko ikuskizun bat gehitu behar zaizkie. Azken honek gure gizartean bizi eta sufritzen ditugun genero-estereotipoak eta rolak jorratzen ditu», kontatu dute.
Interbenzio artistikoek ere izango dute tarterik. A urten jaialdiak arte bisualetara zabaldu du bere proposamena, eta erakusketa bat izango da kalean, artista ezberdinen lanekin. Hauen lanak Erronkariko kaleetarako sortuak izan dira. Ekimen hau Baratxintxo Kolektibok 2021ean egin zuen lehenengo egoitzan sortu zen. Artistek herriko errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten eta esperientzia horretatik sortu dira jaialdian aurkeztuko dituzten sorkuntzak.
Baratxintxo Fest-en antolakuntzatik azpimarratu nahi dute euskarazko eta gaztelaniazko programazioa parekatuta egongo dela. «Errealitate elebiduna duen herri batean bizi garela kontuan izanda, euskarazko programazioak gaztelaniazko aukera edo itzulpena izango du. Bestalde, azpimarratu nahi dugu Baratxintxo Fest-en emakumearen presentzia handia izango dela: egiletzan, zuzendaritzan, interpretazioan, ekoizpenean, langile teknikoetan, eta nola ez publikoan. Emakumeari ikusgarritasuna emanez, batzuetan gizonak nagusi diren lanbide batean», adierazi dute.
Lotu. Herria eta jendea batuko duen jaialdia izan nahi du. «Elkarrizketak, barreak, lilura, hausnarketa, espiritu kritikoa... sustatuko dituen jaialdia. Kultura mailan aberastuko gaituena, gauza garrantzitsuek inporta gaitzaten. Herriaren arima elikatzeko. Artearen eta kulturaren haziak ereinez, pertsona gisa haziz, kanpotik herri polita izateaz gain, barrutik ere herri polita izan gaitezen. Jendea Pirinioetara bere mendiak, herri politak, pertsona zoragarriak, edo kaleak ikustera erakartzeko beste pizgarri bat. Jendea etortzea eta kalean ikuskizun batekin topo egitea, eta gero paseatzera, afaltzera edo zerbait hartzera joatea, gaua pasatzera geratzea eta Pirinioetaz gozatzera».
Julian Gayarre abeslariak aspaldi lotu zuen Erronkariko ibarra arte eszenikoekin eta jaialdiaren asmoa lotura hori berreskuratzea eta bermatzea da.
Egitaraua hemen kontsulta daiteke. Sarrerak doan dira.
Kokapena
Frontoia
Frontoia
Erronkari. Nafarroa Garaia