Ekopintxo, pintxo ekologiko txapelketa
2018/11/10

12:00-15:00.

Basauri
Bizkaia
Pintxo
AIPAMENAK

Ekopintxo txapelketaren lehen edizioa azaroaren 10ean izango da, Basaurin, 12:00etatik 15:00etara. Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxek antolatu du hitzordua, Biobaren (supermerkatu ekologikoa), Helen okundegia eta Eskarabilla txokoaren laguntzarekin.

Txapelketa kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen kanpainaren bederatzigarren edizioaren barruan –zeinaren helburua den sasoiko eta bertako produktu ekologikoen eskaintza sustatzea eta, aldi berean, Basauri dinamizatzea ostalaritzatik– antolatuta dago.  

ORDUA

12:00-15:00.

KOKAPENA
Basauri
Bizkaia