‘Basker’ dokumentala, Ataungo irudiekin
2017/04/27

19:00.

Ataun
Gipuzkoa
Basker_jpg
AIPAMENAK

‘Basker’ dokumentala, Suediako hainbat kazetarik Ataunen 1963an grabatutako ikusentzunezkoa, apirilaren 27an izango da ikusgai Ataungo Udaletxeko aretoan, arratsaldeko 19:00etan, herriko irudi zaharrekin lagundua. Dokumentala amaitzean Argibel Euba Ugartek hitzaldi bat eskainiko du.

Esan bezala, 1963. urtean Suediako telebistako Daniel Grenholm eta Lennart Olson Euskal Herrira etorri ziren bi dokumental grabatzera, ‘Basker’ eta ‘Bonde i Baskerland’, hain zuzen. Gure lurrei buruz hitz egiteko gidari bikainak izan zituzten, Joxemiel Barandiaran eta Jose Maria Busca Isusi, esate baterako.

Lehen dokumentala, ‘Basker’, Zumarragan grabatu zuten, Elizkaleko Eusebio tabernan eta Eitza auzoko forjan. Folkloreari buruzko obra da, non Ituren eta Zubietako inauteriak, txistulariak, dantzariak, txalapartariak, idi-probak eta bertsolariak bezalako pertsonaiak agertzen dira.

Bestalde, bigarren dokumentalak baserrietako bizimodua du ardatz, ‘Bonde i Baskerland’ titulupean. Irudi gehienak Atauneko herritarrei hartuak dira, ardiekin lanean, soroan, ogia edo taloak egiten...

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Elbarrena auzoa
Udaletxeko batzar-aretoa
Ataun
Gipuzkoa