Bastardix, folka eta rocka uztartzen Atarrabiako Totem aretoan

Data

21.05.15 - 21.05.15

Lekua

Nafarroa - Atarrabia

bastardix

Aurrera doaz zuzeneko emanaldiak Atarrabiako Totem aretoan. Maiatzaren 14ean Bastardix taldea ariko da zuzenean, berriki Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten 'Pirañak' kantu digitala aurkezten. Emanaldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da, eta sarrerak aurrez eskura daitezke ohiko leku fisikoetan, eta internet bidezko salmentan Totem aretoaren atari digitalean. Sarrerak aurrez eskuraztuz gero 10 euroko balioa izango dute. Egun berean erosiz gero, 14 euroko ordaindu beharko dira. Aretoaren edukiera egungo osasun egoerara mugatua dago, eta segurtasun neurri guztiak bermatuak daude.

Iruñerriko herri eta auzo ezberdinetan sorturiko musika proposamena da Bastardix. 2016 urtean eman zituzten lehen pasusoak, eta dagoeneko zer esana eman dute kalean duten lehen diskoarekin. Debuteko lana 2019 urtean ikusi zuen argia Gor diskoetxe nafarraren zigilupean, eta ‘Herederos de nadie’ izena eraman zuen. Bigarren diskoa bidean da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu da 2021 urtean zehar. Aurrerapen bezala 'Pirañak' kanta kaleratu dute, formatu digitalean. Kantua Sound of Sirens estudioa estudioetan grabatua izan da, Julen Urzaiz soinu teknikariaren gidaritzapean.

Musikalki folkaren eta rocka arteko nahasketa burutzen du talde nafarrak, batzuetan punk giroetara biratuz, eta beste batzuetan erritmo leunagoetan murgilduz. Bederatzi lagunek osatzen dute bandak, eta musika tresna ugari erabiltzen dituzte. Ohiko rock formazioari, bibolina, banjoa, eskusoinua, zeharkako txirula edo whistlea gehitzen dizkote.


Kokapena

Atarrabiako Totem aretoan
Pol. Ind. Landazábal Calle 1
Atarrabia. Nafarroa

Loturak