‘Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera’ argazki lehiaketa
2016/06/17 - 2016/06/24
Berriozar
Nafarroa
Igualdad
AIPAMENAK

Berdintasuna landuko duen argazki lehiaketa proposatu du Berriozarreko Udalak. ‘Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera’ lelopean ospatuko da XV Bazterkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko argazki lehiaketa.

Bertan, emakumez eta gizonezkoen bazterkeria, bateragarritasun edo berdintasun egoerak lantzen dituzten irudiak sarituko dira.

Ekainaren 17tik 24ra egongo da irekia argazkiak aurkezteko epea, eta irudiak argitaratugabeak izatea eta inon saririk jaso ez izana dira baldintzetako bi. Berriozarko Udaletxeko auzo bulegoan aurkeztu ahalko dira lanak 08:30etik 13:30era.

Sariak hiru sailetan banatuko dira: alde batetik, maila orokorrean hiru argazki onenek jaso dute. Bestetik, herriko argazkilariek egindako bi irudi onenek ere jasoko dute saria, eta azkenik, emakume bate ateratako argazkirik onenak ere.

KOKAPENA
Berriozar
Nafarroa
OSAGARRIAK