BBK Euskal Antzerkia
2020/02/15 - 2020/03/15
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Sala BBK
Bbk_euskal_antzerkia
AIPAMENAK

BBK Euskal Antzerkia zikloa egingo da Bilboko BBK Aretoan otsailean eta martxoan, eta euskal konpainiek ekoiztutako lau antzezlan eskainiko ditu, horietako bi umeei zuzenduta, eta beste lau aktore zerrendetan gizon eta emakumeen arteko oreka dutenak.

BBK Aretoak Bizkaian aurkitu daitekeen antzerki eskaintza zabaltzeko helburuarekin antolatu du zikloa, eta, bereziki, urteko antzerki programazioaren barruan euskarak duen presentzia indartzeko asmoarekin.

Zikloa otsailaren 15ean hasiko da, Hika Teatroa konpainiaren ‘Txarriboda’ lanarekin; biharamunean, otsailaren 16an, Xake konpainiak ‘Lur’ taularatuko du areto bilbotarrean. Hurrengo bi hitzorduak martxoan izango dira: Tanttaka taldeak ‘Utzi mezua’ eramango du Bilbora hilaren 14an, eta Benetan Be taldeak ‘Inondik inora’ antzezlana biharamunean, martxoaren 15ean.  

KOKAPENA
Don Diego López de Haro, 19-21
BBK aretoa
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK