BBK Mendi Film Bilbao
2019/12/06 - 2019/12/15
Bilbo
Bizkaia
Mendifilm
AIPAMENAK

Bilboko Nazioarteko Mendi eta Abentura Zinemaldiaren 12. edizioa abenduaren 6tik 15era bitartera ospatuko da. Hasiera ekitaldia eta Sail Ofizialaren irekierako proiekzioa Euskalduna Jauregian emango da, abenduaren 6an bertan, 19:30ean.

Sail Ofizialaren proiekzioak BBK Aretoan eta Azkuna Zentroko Golem zinematan egingo dira. Bi asteetan zehar, mendiari eta mendizaleei buruzko lan onenak ikusteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. 

Gainera, bideo-sortzaile amateurrei zuzendutako Mendishort lehiaketan saritutako lanak ere ikusteko aukera egongo da. Lan sarituak Eguzkilore Mendi Short 2019 jasoko du, Iñigo Aristegui artistak sortutako garaikurra.

Guztira, hamar egunetan 13 herrialdetako 56 film eskainiko dira Sail Ofizialean, BBK aretoan, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan eta Euskalduna Jauregian. Eta Zabalandi sailean, beste 3 pelikula eskainiko dira, bi herrialde ordezkatuz. Nazioarteko 10 estreinaldi izango dira jaialdian eta Nives Meroi eta Romano Benetek jasoko dute WOP Saria.

2008an sortu zen Mendi Film Festival. Lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Bertako agendan sendo errotuta dago.

Aurkezpen ekitaldian informazio zehatza eskaini zuten.

KOKAPENA
Don Diego López Haroko Kale Nagusia, 19-21
BBK Aretoa + Golem zinemak + Euskalduna
Bilbo
Bizkaia