Bebarruko jardunek zikloa
2019/04/12 - 2019/05/11
Azkoitia
Gipuzkoa
Bebarru
AIPAMENAK

Bebarruko jardunek zikloak ekintza ugari eskainiko ditu apirilaren 12tik maiatzaren 11ra bitartera, musika eta zinema nagusi izanik.

Folk klasikoenetik esperimentaleraino dabiltzan taldeek parte hartuko dute ekintzan, baita free jazza, post rocka, elektronika edo beste estiloen artean mugitzen denik ere.

Zinemari dagokionez, ‘Melomaniak’ zikloa berreskuratuko da. ‘Atrapados por la serpiente’ dokumentalaren proiekzioak irekiko du jaialdia apirilaren 12an, 20:00etan, zuzendariaren aurkezpenarekin. Gainera, maiatzaren 8an, 21:30ean, ‘Lou, dantzan jo ta ke oinak lehertu nahian’ lana ikusteko aukera egongo da.

Eta antzerki jardunaldien faltan, antzerki dosi txiki bat ere eskainiko da, apirilaren 28an, 19:00etan, ‘Exit: La de emergencia’ lanarekin.

KOKAPENA
Klara Donea Kalea, 40
Matadeixe
Azkoitia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK