Beertoki Fest
2018/10/13

17:30.

Villabona
Gipuzkoa
Beertoki
AIPAMENAK

Kontzertuak eta garagardoa uztartuko dira urriaren 13an Villabonan, Beertoki Fest jaialdian. Sei musika talde igoko dira Berdura plazan montatuko den taulara.

Tartean egongo da Olaia Toral abeslaria, euskal kantu zein munduko beste hainbat abeslari klasikoen bertsio akustikoak jotzen. 20 urte taula gainean daraman Boogie Van talde oreretarrak ere parte hartuko du jaialdian. Rocka nagusituko den arren, rock mota ezberdin asko entzun ahal izango dira. Hyedra talde donostiarraren post-rockak, Bermeoko Urgatz taldearen popper-rocka edota Managaitz zarauztarren hardcore-punka, besteak beste. Eta azkenik, Berlindik ailegatutako Schwach taldea entzun ahal izango da.

Jaialdia arratsaldeko 17:30ean hasiko da, hiru talde izango dira arratsaldean eta beste hiru gauean. Tartean, garagardo artisaua eta pintxoak eskainiko dira.

ORDUA

17:30.

KOKAPENA
Berdura plaza
Villabona
Gipuzkoa