Berako XX Kafe Antzerki Zikloa
2018/11/09 - 2018/11/30

22:30.

Bera
Nafarroa
Kaz-iragarkia
AIPAMENAK

Hiru hitzorduk osatzen dute Berako Kafe Antzerki zikloaren hogeigarren edizioa. Azaroaren 9an emanen zaio hasiera, Berako Euskara Batzordeak antolatuta.

Lehenengo saioan, Ay Teatro taldeak ‘Zaharrak berri’ antzezlana eskainiko du, gaueko 22:30ean hasita, Lixoia ostatuan. Bigarren hitzordua azaroaren 23an izango da, J. Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinezen eskutik, Xuga ostatuan. Bukatzeko, azaroaren 30ean, Atauts taldearen ‘Gudua’ antzezlana ikusteko aukera izango dute Errekalde ostatura gerturatzen direnek. Hiru saioak gaueko 22:30ean hasiko dira.

ORDUA

22:30.

KOKAPENA
Lixoia, Xuga eta Errekalde ostatuak
Bera
Nafarroa