Bertsoaroa
2018/11/08 - 2018/11/27
Iruñea
Nafarroa
Bertsoaroa_2018
AIPAMENAK

Udazkenarekin batera, urteroko hitzordua iritsiko da Iruñera, Bertsoaroa zikloa. Azaroaren 8tik 27ra zazpi ekitaldi izango dira, tartean, bertsolarien jarduna, bertsolarien belaunaldi gazteen saioa, ikus-entzunezkoak, emanaldiak, errezitaldi poetiko musikala eta haurrendako antzerki-saio bat.

Bertsoaroa bertso saio batekin hasi eta bukatuko da. Azaroaren 8an, 20:00etan, Gurutzeko plazako institutoko areto nagusian, honakoak izango dira: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Julen Zelaieta.

Eta azaroaren 27an, jaialdiari amaiera emateko, Euskal Herriko azken bi txapeldunak, egungoa eta duela lau urtekoa, izango dira taula gainean eta haiekin batera, esperientzia handia duten zenbait belaunalditako bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Unai Agirre.

KOKAPENA
Iruñea
Nafarroa
LOTURAK