Bertsoaroa
2019/11/05 - 2019/11/26
Iruñea
Nafarroa
Bertsoaroa_genericoi
AIPAMENAK

Bertsolaritza sustatzeko asmoz, Bertsoaroa ospatuko da beste behin ere Iruñean. Aurtengoan, zortzi emanaldi izango dira azaroaren 5etik 26ra bitartera.

Zikloak bertsogintza ardatz duten mota askotariko emanaldiak bilduko ditu, bertsoa publikoarengana molde ezberdinetan gerturatzeko asmoz: flamenko eta bertso ikuskizuna, bertso tailerra, bertso antzerkia… eta, nola ez, bertso saioak.

Julio Soto, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Alazne Untxalo eta Joanes Illarregi bertsolariek zabalduko dute egitaraua Nafarroako antzerki eskolan, azaroaren 5ean, 19:30ean.

Hasi bezala, Bertsoaroaren egitarauak bertso saio bat itxiko du, azaroaren 26an, honako bertsolariekin: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena eta Iker Gorosterrazu.

KOKAPENA
Civivox Condestable, Jus la Rocha, San Jorge eta Nafarroako antzerki eskola
Iruñea
Nafarroa