Bigarren kanporaketa
2013/10/05

17:30.

Markina-Xemein
Bizkaia
Txapelketa_nagusia
AIPAMENAK

Markina-Xemeinen jokatuko da urriaren 5ean, larunbata, Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa. Behar Zana pilotalekuan izango da 17:30etatik aurrera. Parte hartuko duten bertsolariak hauek izango dira: Agin Laburu, Arakaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Beñati Ugartetxea, Eneko Fernandez eta Jone Uria.

Egin beharreko lanak, berriz, honako hauek dira: Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso; Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Jon Martin nagusitu zen irailaren 29an Amasa-Villabonan jokatutako lehenengo kanporaketan. Haren atzetik, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Fredi Paia eta Iker Zubeldia sailkatu ziren

 

ORDUA

17:30.

KOKAPENA
Abesua kalea
Behar Zana pilotalekua
Markina-Xemein
Bizkaia