Bertsopaper lehiaketa
2019/08/05 - 2019/09/30
Baigorri
Nafarroa Beherea
Bertsopaper
AIPAMENAK

Urriaren 12 eta 13an ospatuko den Xalbadorren Eguna dela eta, bertsopaper lehiaketa antolatu du Deiadarra elkarteak, nahi duten heldu zein haur guztientzat.

Haurren kategoria, 15 urte arteko nahi duten neska-mutilentzat zabalik dago. Gutxienez lau bertso eta gehienez zortzi idatzi beharko dira eta bakoitzak nahi duen gaiaz idatz dezake, beti ere Xalbador gogoan.

Helduen kategoria, berriz, 16 urtetik gorakoentzat zabalik dago. Gutxienez sei bertso, eta gehienez zortzi idatzi beharko dituzte eta gaia Pierre Topet Etxahun koblakaria izango da.

Bien kasuan lanak igortzeko azkenengo eguna irailaren 30a izango da.

KOKAPENA
Okoze auzoa
Deiadarra elkartea
Baigorri
Nafarroa Beherea
OSAGARRIAK