Bertsozale elkartearen gogoeta asteburua
2018/11/10 - 2018/11/11
Barria
Araba
Bertso
AIPAMENAK

Azaroaren 10 eta 11n, Bertsozale elkartearen gogoeta asteburua egingo da Barrian, Araban. Bertan, datozen urteetako helburu orokorrak finkatzeko gogoeta egingo da Euskal Girotze barnetegian.

Horretarako, ondoko galderak erantzuten saiatuko dira: Norantz doa plaza eta bertsogintza? Non eta nola geroratu bertsolaritza? Zer eta zertarako ikertu? Genero berdintasuna: zertan eta nola eragin?

KOKAPENA
Euskal Girotze barnetegia
Barria
Araba
OSAGARRIAK