‘Bidaia’, mugaz gaindiko musika bidaia Euskal Herriaren historiara

Data

23.09.23 - 23.09.23

Lekua

- Bera

Euskal Herriaren historian barna bidaiatuko dugu musika ikuskizun honekin.
Euskal Herriaren historian barna bidaiatuko dugu musika ikuskizun honekin. (NAIZ)

200 partaide baino gehiago biltzen dituen ikuskizun handi gisa sortu da ‘Bidaia’. Alde batetik, Orchestre Intercommunal d ‘Hendaye, mugaren bi aldeetako 50 musikari inguru eta bidasotarrak, bestetik Irungo Iga, Hondarribiko Eskifaia, Lesakako Giltzarri, Kanboko Arraga eta Algortako Biotz Alaia abesbatza eta azkenik, Leticia Vergara mezzo-soprano irundarra eta Patrice Tetevuide gitarrista frantziarra. Horrez gain, Berako Labiaga ikastolako abesbatza batek parte hartuko du.

Musika ikuskizuna 20.00etan hasiko da eta 90 minutuko iraupena izanen du. Emanaldia bost zatitan banatuko da. Lehenak leizeetako antzinako erritualak birsortuko ditu; bigarrenak erromatarren eta arabiarren garaietara eramanen gaitu; hirugarrenak Espainiako eta Frantziako erresumetako aztarnak jasoko ditu, batez ere Nafarroakoak; laugarrenak XIX. mendean kokatuko gaitu industria-iraultzarekin eta baserrietatik hirietara suertatuko den migrazioarekin; eta azken parteak gaur egunera ekarriko gaitu.

Sarrerak zazpi euro balio du. Berako Agara prentsan, Lesakako Telletxea dendan eta hemen eskura daitezke sarrerak, azken honetan kudeaketa gastuekin.

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute ekitaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Kokapena

Toki Ona udal kiroldegia
Julio Caro Baroja karrika, 2
Bera.