‘Bidaia XIX. mendeko Euskal Herrian barrena’
2018/04/10 - 2018/05/06
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Azkuna Zentroa
Expobidaia
AIPAMENAK

Bilboko Azkuna Zentroak ‘Bidaia XIX. mendeko Euskal Herrian barrena’ erakusketa jasoko du maiatzaren 6ra arte. 

Erakusketa Gutun Zuria jaialdian aurten landuko den gaiarekin bat dator. ‘Naturara itzultzea, Utopia literarioa ote?’ izenburupean, literatura garaikidearen izen handiak bilduko ditu Gutun Zuriak.

Bertan, 1789 eta 1936 bitartean argitaratutako 22 liburu eta grabatu bat erakusten dira. 21 lan Bizkaiko Foru Aldundiak utzitakoak dira, eta gainerako biak bilduma jakin batetik datoz.

‘Bidaia XIX. mendeko Euskal Herrian barrena’ lanean jasotako bidaia kontakizunetan deigarria da bidaiari erromantikoek etengabe aipatzen dutela euskaldunen izaera eta hizkuntzaren zailtasuna. Emakumeek ere espiritu bidaiari eta erromantiko hori izan zuten, eta erakusketak horietako batzuen lanak jaso ditu: Gilberte Reicher-ek, Blanche eta Hélène Hennebutte-k eta Emilia eta Ana Menassade-k beren nortasuna ezkutatu zuten, izenen lehen hizkiak hartuta, obrak errazago argitaratu ahal izateko.

KOKAPENA
Arriquibar Plaza, 4
Mediateka (Azkuna Zentroa)
Bilbo
Bizkaia