bIDEhUTS jaia Psilocybenean

Data

23.06.02 - 23.06.03

Lekua

Gipuzkoa - Hondarribia

Joseba Irazoki eta lagunak
Joseba Irazoki eta lagunak (JIEL)

bIDEhUTS kolektiboak bi egunetako musika festa antolatu du Hondarribiako Psilocybenea aretoan. Ostiral gauean Gailu eta Lisabö taldeek joko dute. Larunbatean, berriz, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak. Ostiralerako sarrerak aspaldi amaitu ziren eta egunean bertan ez dira gehiago salgai jarriko. Larunbaterako oraindik geratzen dira bakan batzuk, eta musikaze atari digitalean eskura daitezke 12 euroen truke.

Ostirala

Aspaldiko partez Lisabö taldea zuzenean ikusteko aukera izango da ostiral gauez. Irun herriko bandak joan-etorri ugari izan ditu bere musika bidean zehar eta iragartzen duten emanaldi bakoitza azkena balitz bezala bizitzen dute zaletuek. Pasa den abenduan disko berria grabatzen ari zirela iragarri zuen bandak eta honakoa diskoa kaleratu aurreko emanaldi bakanetakoa izango da. Emanaldia Gailu taldeak zabalduko du gaueko 22.00etan ‘Begiak, Egiak ba ote?’ diskoa besapean. ‘Niri Bost’ biraren barnean murgildua da talde andoaindarra eta, Psilocyben eskainiko duten kontzertuaz gain, Donostiako Mogambon ariko dira ekainaren 10 gauean.

Larunbata

Arratsaldeko 20.00etan zabalduko ditu ateak Psilocybe aretoak larunbatean eta lagunarteko jan-edana izango da, musikaz giroturik. Kontzertuak 22.00etan hasiko dira, zigiluko bi talde beteranoen eskutik. Audience taldeak zabalduko du gaualdia bere musika bideari errepaso bat emanez. Taldea sortu zenetik 20 urte bete diren honetan, kantu zerrenda berezia prestatu du Gernikako bandak, taldeak izan dituen garai bakoitzeko kantu esanguratsuenak batuz zuzenekoan. Diskografia oparoa batu du Audiencek urte hauetan guztietan eta horietako kantu batzuekin gozatzeko aukera izango da.

Joseba Irazoki musikariak lagunak izango ditu alboan agertoki gainean. Irazokirekin batera, Ibai Gogortza (gitarra), Jaime Nieto (baxua) eta Felix Buff (bateria) musikariek osatzen dute JIEL izenpean taularatzen den banda eta ikuslegoaren belarriak eztandarazten dituzte taldearen doinu hipnotikoekin. Rocka bere zentzu zabalenean. Zuzena eta gordina! Larunbateko kontzertuen ostean Lakaxita gaztetxean jarraituko du festak.

Kokapena

Psilocybenea aretoa
Amutalde kalea 12
Hondarribia. Gipuzkoa

Loturak