Big Wave Surf Forum, olatu handien surfaren nazioarteko lehen foroa
2019/11/14 - 2019/11/15

17:00.

Getxo
Bizkaia
Punta-galea-challenge
AIPAMENAK

Big Wave Surf Forum olatu handien surfaren nazioarteko lehen foroa egingo da Getxon azaroaren 14an eta 15ean, Punta Galea Challenge Europan jokatzen den olatu handien surf txapelketa bakarraren baitan.

Foroa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Punta Galea Challenge egiteko itxaronaldia aprobetxatuz, kirol ekitaldiko parte hartzaile entzutetsu bati egingo dioten elkarrizketarekin. Gainera, olatu handietako espezialista den Nathan Fletcher surflari kaliforniarraren azken filma estreinatuko da. Goizez, Sopelan, olatu handietako salbamendu lantegi bat izango da.

Azaroaren 15ean, 12:00etan, enpresen arteko topaketa bat izango da Getxolanen egoitzan, eta hiru aldiz munduko txapelduna izan den Twiggy Baker hegoafrikarra eta Big Wave Tour txapelketako sortzaile Gary Linden egongo dira bertan. Halaber, 17:00etan, hitzaldiak eta mahai inguru ireki bat izango da Romo kultur etxean, ‘Olatu handien surfa gaur egun’ izenburupean.

Foroko ekitaldi guztiak irekiak eta doakoak dira. Hala ere, edukiera dela eta, aurretik izena ematea gomendatzen da, puntagaleachallenge@gmail.com helbide elektronikora idatziz.   

ORDUA

17:00.

KOKAPENA
Ezequiel Agirre Kalea, 6
Romo kultur etxea + Getxolanen egoitza
Getxo
Bizkaia