Bihotz Gorospe 'Domekak Hori Bain' musika zikloaren barnean
Data
22.09.25 - 22.09.25
Lekua
Bizkaia - Larrabetzu

Igorren jaioa, Diman bizi da egun Bihotz Gorospe musikaria. Gaztetatik egon da musikari lotuta, eta bidean lankidetza ugari egin ditu zenbait taldeekin, tartean, Kupela, King Mafrundi, Mikel Inunziaga 'Inun' edota Yogurinha Borova. Bakarkako bidea ere abian du duela zenbait urtetik, eta gitarra lagun sortzen ditu kantuak etxeko goxotasunean.
Irailaren 25 arratsean, igandez, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean ariko da zuzenean, Domekak Hori Bain musika zikloaren barnean. Formatu txikiko emanaldia izango da, non erritmo akustikoak nagusituko diren. Emanaldi honetan biko formatuan taularatuko da Mikel Inunziaga 'Inun' musikaria lagun. Sarrerak egunenean bertan izango dira eskuragai gaztetxeko atean 18.00etatik aurrera.
Kantuak eta bertsioak
Igande arratsez, eta Hori Bai gaztetxearen goxotasunean taularatuko da Bihotz Gorospe musikaria. Hauxe izango da 'Domekak Hori Bain' musika zikloaren ikasturteko lehen emanaldia, datozen hilabeteetarako ere egitaraua prest baitute Larrabetzun.
Azken urte hauetan guztietan etxean grabaturiko kantu propio eta bertsioekin eutsi dio musikari, dagoeneko hogei urtetik gorako musika bideari. 'Bihotz anpuluak' izenpean berak sorturiko kantuei eman die bide, eta gustoko kantuen moldaketak egiten jolastu du gitarra, loop eta ahotsekin. La Polla Records, Akelarre, Zarama, Imanol, Benito Lertxundi edo Kortaturen kantu moldaketak ikus daitezke bere Youtube kanalean, tartean King Mafrundi taldeko Alain Michel abeslariarekin egindako Su Ta Gar taldearen 'Hitz Margotuak' kantuaren moldaketa ederra.
Kokapena
Hori Bai gaztetxea
Hori Bai gaztetxea
Larrabetzu. Bizkaia