‘Bikografiak: Bi ibilbide elkarrizketan’:
2019/06/13

19:00

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Biografiak-ekainak13
AIPAMENAK

Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan izeneko ekimena jarriko da martxan ekainean. Bi parte hartzaileren biografien errepasoa izango da saioen ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia.

Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak... Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi da agerian.

Lehen saioa ekainaren 13an egingo da, 19:00etan Tabakalerako Tobacco Days liburudendan, eta Begoña del Teso zinema-kritikari eta kazetaria eta Jon Garaño zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea elkarrizketatuko dituzte. Saioa Ion Olanok gidatuko du. Urtean, 3-4 elkarrizketa egingo ditzte 19:00etatik 20:30era Tabakalerako Tobacco Days libururendan.

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Andre zigarrogileak plaza, 1
Tobacco Days liburudenda (Tabakalera)
Donostia
Gipuzkoa