Bilbo Hiria 31. Pop Rock lehiaketa
2019/09/12 - 2019/10/04
Bilbo
Bizkaia
Rock
AIPAMENAK

Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketaren finalerako sailkatzeko kontzertuak irailaren 12an hasiko dira. Urriaren 4ra bitarte 32 kontzertu egingo dira, hautatutako talde bakoitzeko bana, astero, ostegunetan eta ostiraletan, 20:00etatik aurrera, Bilborock aretoan.

Pop Rock modalitateko sailkapen kontzertuak irailaren 12, 19 eta 26an eta urriaren 3an izango dira, eta finala urriaren 17an. Metal kategorian, sailkapen kontzertuak irailaren 13an eta 20an izango dira, eta finala urriaren 18an, eta Urban modalitatean, sailkapeneko emanaldiak irailaren 27an eta urriaren 4an, eta finala urriaren 19an.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeek har dezakete parte. Lehiaketaren helburua da taldeon lanak bultzatzea eta zabaltzea, agertokia estatuko eta nazioarteko beste talde batzuekin partekatzeko aukera emateaz gain.

Epaimahaia musika arloko espezialistek osatu dute, eta haien ardura izan da sailkapen fasean zuzenean joko duten 32 taldeak hautatzea. Edizio honetan 344 taldek eman dute izena (256 Pop Rock modalitatean, 41 Metalekoan eta 47 Urban modalitatean), eta horien artetik aukeratu dira taldeak.

KOKAPENA
Mesedeetako Kaia, 1
Bilborock aretoa
Bilbo
Bizkaia