Bilboko konpartsen Aratusteak
2018/02/03 - 2018/02/13
Bilbo
Bizkaia
Aratusteak
AIPAMENAK

Otsailaren 8tik 13ra bitartera, Bilboko Inauteriak izango dira eta, hori ospatzeko, egitarau zabala prestatu du Bilboko Konpartsak.

Motorrak berotzeko, otsailaren 3an hasiko da jaia, antzinatik berreskuratu eta sendotutako kopla txikien lehiaketarekin. Kafe Antzokian ospatuko da kantuz, umorez, satiraz eta mozorroz beteriko ekitaldia. Amaiera gisa, The Bon Scott Band taldearen kontzertua izango da gozagai. Ekimen horrekin abiatuko dira aurtengo Aratusteak.

Eguen Gizenean, otsailak 8, berrikuntza izango da aurten; iluntzean, Fritanga elektrotxarangarekin girotuko baitira Zazpi Kaleak eta, ondoren, bi talderen kontzerturekin jarraituko du jaiak Plaza Barrian: Mississippi Queen taldea lehenengo, eta Ou Mama, ondoren.

Eta Aratuste Zapatuan, otsailaren 10ean, kalera ateratzera deitu dute. Izan ere, Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute bete-betean, egun osoz, zapatuan: festa, besterik ez da izango.

KOKAPENA
Alde Zaharra
Bilbo
Bizkaia